Irisgarritasuna

Irisgarritasuna webgune batean dagoen informazioa guztiontzat eskuragarri jartzea da, erabiltzaileak ikusmenari, entzumenari edo motrizitateari lotuta izan ditzakeen gutxitasun fisikoak edo bere ingurunea gaindituta.


Shareweben helburua


Gaur egun, milioika pertsona dira beren gutxitasun fisikoen ondorioz webguneetan nabigatzeko arazo ugari dituztenak. Hori dela eta, gure webgunea garatzerakoan, irisgarritasun hesiak murrizteko apustua egin eta ahalik eta erabiltzaile gehienentzat irisgarria izango den webgunea diseinatu dugu.

Horretarako, webaren Irisgarritasunerako Ekimenak (WAI) ezarritako Irisgarritasun Jarraibideak jarraitu eta Word Wide Web Consortium (W3C) erakundeak gomendatutako formatu estandarrak aplikatu ditugu.


Irisgarritasun maila


Orrialde guztiak HTML5, CSS3 eta irisgarritasuna TAW erremintarekin aztertu dira, AAA maila lortuz.

  • HTML5 Powered with CSS3 / Styling, Device Access, Graphics, 3D & Effects, Multimedia, and Semantics
  • AAA

AAA irisgarritasun maila betetzen denaren zihurtagiria, W3C-WAI entitateak dioen moduan.

Webgunea nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 8.0 eta berriagoak, Mozilla, Opera) hainbat bertsiotan behar bezala ikusten dela egiaztatu dugu.

Hala ere, jakin badakigu irizpide horiek guztiak betetzeak ez duela bermatzen gure edukietara sartzea erraza izatea. Horregatik, zure iradokizunak helbide honetara bidaltzeko gonbidapena egiten dizugu: se.bewerahs@ofni


Azkar iristeko teklak


Web gunearen eskuragarritasuna hobetzeko, azkar iristeko teklak edo accesskeys izenekoak aktibatuta daude.

Teklatuaren lasterbideen erabilera eta aktibazioa erabiltzailearen nabigatzailearen edo agentearen araberakoa da. Ohikoenek honako tekla-konbinazio hauek erabiltzen dituzte:

  • Internet Explorer: ALT + tekla + ENTER
  • Netscape: ALT + tekla
  • Mozilla: ALT + MAYUS + tekla
  • Opera: MAYUS + ESC + tekla
  • (Mac ordenagailuetan, ALT teklaren ordez CTRL tekla erabili behar da).

Azkar iristeko teklen bidez egin daitezkeen estekak azpimarratuta ageri dira:

  • S: Shareweb portada
  • E: Ezagutu gaitzazu
  • X: Etxeko produktuak
  • L: Lanak
  • C: Bloga
  • K: Kontaktua
  • P: Proiektu bat garatu nahian?
  • W: Orrialde Korporatiboak
  • D: Web Garapen Dinamikoak
  • A: Aplikazio garapenak
  • N: Marketing On-line
  • O: On-line dendak
  • I: Irisgarritasuna eta erabilerraztasuna
  • B: Bilatzailean kokapena
  • H: Ohar legala
  • R: Irisgarritasuna
  • Z: Hizkuntza aldatu
  • M: Web mapa
  • F: Facebook
  • T: Twitter
  • G: Google+

Mugikorretara egokitua


Azken urteotan, WiFi edo telefonia mugikor bidezko konexioak ugaritu direnetik, web mugikorra deritzon fenomenoa sortu da, edozein tokitan gaudela gailu mugikor bat erabiliz nabigatzea, alegia. Horrelako gero eta gailu mugikor gehiago dago: ordenagailu eramangarriak, netbook edo ultraeramangarriak, nabigatzeko gaitasuna duten telefono mugikor edo smartphoneak, Apple-ren iPad-a eta haren arrakasta aprobetxatuz berpizten ari diren tabletak... Mugikortasunak berak eta gailu hauek dituzten ezaugarriek aukera berri ugari sortu dituzte nabigazioan, eta gailuen ekoizleak eta zerbitzu-emaileak hasi dira nabigazio-aukera berriak ematen.

Arrazoi guzti hauengatik, Shareweben web orrialdea gailu eta teknologia berri guzti hauetara egokitu da. Edozein gailura egokitzen den web orrialdea diseinatu eta egituratu du.

web zerbitzuak

  • Orrialde korporatiboak

    Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
  • Web garapen dinamikoak

    Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute webgune dinamiko horiek.
  • Aplikazioen garapena

    Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web-aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen dira.
  • Online marketina

    Internetera jotzen duten erabiltzaile jakin eta hautatu batzuei produktuak eta zerbitzuak saltzeko sistema da online marketina.
  • Merkataritza elektronikoa – Online dendak

    Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktu edo zerbitzuak salerostea.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna

    Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa, motorra edo kognitiboa).
  • Posizionamendua bilatzaileetan

    Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzeko.
  • ...

zihurtatu

  • Zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila
  • Profesionaltasuna
  • Kontzeptu interesgarriak
  • Berrikuntza
  • Funtzionaltasuna
  • Malgutasuna
  • Bermea

kontaktua

eta zerbitzu gehiago... Jar zaitez gurekin harremanetan inungo konpromezurik gabe eta kontaiguzu...