Web guneen garapen eta diseinuan adituak

Web diseinuko enpresa

Web diseinua Donostian eta inguruetan

Gipuzkoan web orrialdeen diseinuan espezializatutako enpresa gara. Zortzi urtetik gorako esperientzia dugu web orrialdeak neurrira garatzen. Gure bezero ugariek bermatzen dute Shareweb enpresaren ibilbidea. Bakoitzaren neurri eta beharretara egokitutako web orrialdeak diseinatu dizkiegu bezero horiei guztiei eta, modu horretara, Interneten beren negozioa sendotzen lagundu diegu.

SPRIk (Eusko Jaurlaritza) gomendatutako enpresa gara web orrialdeen eta bestelako web aplikazioen garapenerako.


Orrialde Korporatiboak

Enpresaren bisita-txartela da, baina zabaldua

Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.


Web Garapen Dinamikoak

Edukien kudeatzailea, Back-end…

Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute.


Aplikazioen Garapena

Extranet, intranetak,...

Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako, proiektua zer-nolakoa den, teknologia aproposenak erabiltzen dira.


Online Marketina

SEO, SEM, gizarte-sareak, web-analisia...

Interneteko sustapen-kanpainen edo online narketinaren helburua da enpresak hasiera batean finkatutako helburuak lortzea: bezero berriak erakartzea, produktua saltzea eta informazio-eskaerak edo aurrekontu-eskaerak lortzea.


Merkataritza Elektronikoa – Online Dendak

E-commerce, web orrialdeen bidez produktuak salerostea, B2B.

Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktuak edo zerbitzuak salerostea.


Erabilgarritasuna eta Irisgarritasuna

Erabilgarritasun eta Irisgarritasun aholkularitza, web-estandarrak

Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna.


Posizionamendua Bilatzaileetan (SEO eta SEM)

Web posizionamendua bilatzaileetan: google, yahoo…

Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, eta prozesu horren helburua da bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzea.

Dominioa + web ostatua + posta elektronikoa

.eus dominioaren banatzaile ofiziala gara

Dominio bat erostea pentsatzen ari al zara?

Oso garrantzitsua da Interneten marka bezela ezagutaraztea. Dominio izen bakar eta bereizgarri bat izateak, beste enpresen aurrean lehiakorragoa izatea ahalbidetzen bai du. Gu, zure marka mantentzeaz eta errejistratzeaz arduratzen gara (adibidez: zureenpresaizena.eus) eta dagokion web ostatu eta posta elektroniko zerbitzuen mantenuaz ere arduratuko gara.

Zure webgunearen ostatua non kokatzen den ere oso garrantzitsua da, zeren web orrialdea modu egokian eta abiadura azkarrean ibiltzea ahalbidetzen du. Guk web ostatu moderno eta euskarri teknikoa eskeintzen dugu, zure webgunea une oro online egon dadin.

Baita ere posta elektroniko zerbitzu fidagarri eta potentea duzu eskura, web bidezko kontsultak, mugikorrean posta elektronikoaren konfigurazioa,... egin daitekeelarik. Web ostatuan bezela, posta elektronikoan ere, euskarri teknikoa ere eskeintzen dizugu, momentu oro online egon zaitezen eta mezurik galdu ez dezazun.


Sistemen Administrazioa

Web zerbitzariak...

Instalazioa eta konfigurazioa VPS eta zerbitzari dedikatuetan eta hauen monotorizazioa.


Web Ostatua

Hornitzaile aldaketa, migrazioak....

Web orrien lekualdaketa, dominio eta posta elektronikoen kudeaketa, web ostatu eta zerbitzarien kontratazioa aholkularitza...


Segurtasun Kopiak

Salbatu datuak ustekabe baten aurrean...

Zure webgunea eta posta elektronikoa babesten dugu informazio galeren aurrean, segurtasun kopiak gailu eta euskarri desberdinetan eginez.


Lan egindako web edo identitate bezeroak...

web zerbitzuak

  • Orrialde korporatiboak

    Web orrialde korporatiboa enpresa jakin baten bisita-txartel zabaldua da, aukera mugagabeak eskaintzen dituena.
  • Web garapen dinamikoak

    Web orrialdearen beraren barnean aplikazioak sortzeko aukera ematen dutenak dira webgune dinamikoak. Nabigatzaileekin elkarreragin handiagoa izateko aukera ematen dute webgune dinamiko horiek.
  • Aplikazioen garapena

    Enpresaren beharrak, helburuak eta ideiak Interneten txertatzea eta ezartzea, horretan datza web-aplikazioen diseinua eta garapena, eta horretarako proiektuaren arabera teknologia aproposenak erabiltzen dira.
  • Online marketina

    Internetera jotzen duten erabiltzaile jakin eta hautatu batzuei produktuak eta zerbitzuak saltzeko sistema da online marketina.
  • Merkataritza elektronikoa – Online dendak

    Merkataritza elektronikoaren edo e-commerce deritzonaren funtsa da bitarteko elektronikoen bidez produktu edo zerbitzuak salerostea.
  • Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna

    Gure ahalegina da web orrialde argiak eta irisgarriak diseinatzea: elkarreragileak, ulertzeko errazak, argiak eta seguruak, eta horrekin batera, pertsonak erraz iristeko modukoak, edozein dela ere erabiltzaileen hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa, gaitasuna edo urritasuna (ikusmenekoa, entzumenekoa, motorra edo kognitiboa).
  • Posizionamendua bilatzaileetan

    Bilatzaileetan posizionamendua lortzea edo bilaketarako motorrak optimizatzea prozesu bat da, bilatzaileen emaitza organikoetan webgune jakin baten ikusgarritasuna hobetzeko.
  • ...

zihurtatu

  • Zerbitzu pertsonalizatua eta hurbila
  • Profesionaltasuna
  • Kontzeptu interesgarriak
  • Berrikuntza
  • Funtzionaltasuna
  • Malgutasuna
  • Bermea

kontaktua

eta zerbitzu gehiago... Jar zaitez gurekin harremanetan inungo konpromezurik gabe eta kontaiguzu...